Creanova 2011 - CREATIVITY AND LEARNING: DESIGNING THE FUTURE

HEZKUNTZA ROBOTIKA MOWAY ROBOTAREKIN

Lantegi hau, Elena Merino Pérez-ek gidatua, Moway heziketarako robotaren bideo-aurkezpen batez hasiko da, eta robot honen hezkuntza-erabileraren adibideak izango ditu.

Lantegi honek hiru jarduera praktiko izango ditu.

 

LEGO SERIOUS PLAY

Lantegi hau, LEGO SERIOUS PLAY metodologian oinarritua, esku eta garun arteko konexioetan oinarritzen da. Partaideek euren eskuz eraikiko dute, dinamizatzaileek planteatuko dituzten hainbat erronkari erantzunez. Kasu honetan, ikaskuntzaren alorreko sormenean eta berrikuntzan sakontzeko erronkak botako dituzte.

Lantegi honek, gaiaren gaineko hausnarketa sustatzeaz gain, ulermena eta biltzarreko partaideen arteko ideia eta esperientzien trukea erraztuko du.

 

SUKALDARITZA BIDEZ HEZTEN

Biltzarra ixteko, lantegi guztiz praktikoa eskaini nahi dugu. Jarduera honek sukaldaritzaren bidezko hausnarketa sustatuko du.

Energia, kontsumoa, diseinua, ingurunea, kultura… eta halako kontzeptuak, denak jorra daitezke eta aztertu sukaldaritzaren begiradatik.

 

Keynote Speaker: YRJÖ ENGESTRÖM

  • Yrjö Engeström
    Helduen Hezkuntzako Irakasle eta Center for Activity Theory and Developmental Work Research guneko zuzendaria Helsinki-ko Unibertsitatean. Horrez gain, Komunikazio Irakaslea da Kaliforniako Unibertsitatean, San Diego-n, eta bertan Laboratory of Comparative Human Cognition laborategiko zuzendaria izan zen 1990etik 1995era. Ohorezko Irakaslea da Hezkuntza Eskolan, Birmingham-eko Unibertsitatean, Erresuma Batuan.

Creativity in a Time of Change

  • Yves Punie  
    Yves Punie izango da hizlaria Sormena Aldaketa Garaian mintzagai izango duen saioan

Innovation for Transformation

  • Frances Scott eta Carlos González Tardón izango dira Berrikuntza Eraldatzeko saioko hizlariak
    Frances Scott    Carlos González Tardón

Learning in New Paradigms

  • Maruja Gutiérrez Díaz    Jim Devine
    Maruja Gutiérrez-Díaz eta Jim Devine Ikaskuntzarako Paradigma Berrien inguruan arituko dira

About Creanova Project

Creanova Conference 2011 is the final conference for Creanova Project, funded by the EACEA, Education and Culture DG, Lifelong Program, Education and Training. Visit Creanova Project website for further information: http://www.creanova-project.eu

Twitter